2017/09/17

Kalkulu-orritik Calendarrera

Calendar egutegia datu askoz elikatzea neketsua gerta daiteke. 
Gertaera asko sortu behar direnerako oso baliagarria gerta dakiguke gehigarri hau From Sheets to Calendar
Dohaneko bertsioa eta ordaindua ditu 0,87 € lehen sei hilabeteak.
Dohanekoak igoera berean gehienez 100 gertaera igotzen utziko dizkigu, baina egutegi bakarrera igo genitzake (propiora) gero Calendar bertan aldatu edo egutegiz aldatu beahrko dira. Gainera gertaerak gehitu bakarrik egin daitezke.
Ordaindutako aukeran egutegi desberdienara igo, eguneratu ala ezaba daitezke.
Ordaintzea merezi duela uste dut. Erabiltzaile bat ordaindu (ikt dinamizatzailearen edo) eta hark partekaturiko kalkulu-orria elikatu ondoren, hari calendarra elikatzea eskatzea litzateke dirua aurrezteko modua. Baina, kasu horretan erabiltzaile horrek beharrezko eguteko guztietan administratzaile izan behar luke.
Hasiera data eta amaiera data ezartzerakoan kontuz ibili behar da, ikusi bideoa:



From Sheets to Calendar

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.