2017/09/30

editLock, kalkulu-orrietako gelaxkak blokeatzen joateko gehigarria

Lankidetzan, konkurrentzian, aritzeko tresna indartsua da kalkulu-orria. Baina, zenbaitetan, norbaitek egin behar ez duenik ez egiteko babesaren beharra izan dut. Azken azterketa medikua antolatzerakoan nik eta beste lankide batek eskaturiko ordua, atzetik beste batek aldatu egin zuen gurea gainidatziz.


Gelazkak babes daitezke google kalkulu-orrietan, baina banan-bana eskuz egun behar dira. 


Gelaxkak gainidazketatik babesteko editLock gehigarria aktibatu lehendabizi, Gelaxka norbaitek editatu bezain laister, blokeatu egiten da eta ezin du inork atzetik gainitdatzi. Soilik gehigarria aktibatu duenak baimendu duena ala dituneak alda dezake.
Bi minututako bideo honetan ikus daiteke.

Baliagarria izango zaizuelakoan... Hemen duzu gehigarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.