2017/11/13

Tutoretza zitak burutzeko gehigarria: Choice Eliminator2

Tutoreak laister guraso bilerak antolatuko ditu. 
Bilerak deitu, antolatu,  burutu, aktak... hainbat lan pilatzen diren tartea gertu dago.
Guztia ez baino bileren antolaketarako inprimaki sinplea sortu eta gehigarri baten bidez nahiko arin egiterik bada.
Inprimakian biltzeko ditugun aukera guztiak jarri eta guraso batek erreserba bat egin ahala, aukera desagertu egiten da inprimakian Choice Eliminator 2 gehiagarria instalatuz gero.
Gure puntodun domeinuan instalatua dugu paneletik.
Beraz inprimakia sortu eta zita guztiak inprimakiaren erantzunetan edo eta erantzun hauekin sorturiko kalkulu-orrian eduki zenitzake. Bi eretara egin daiteke:
1.- Ikasleen bidez (LH 3. zikloan eta DBHn) gurasoei inprimakia bidali
2.- Telefonoz edo paperean egindako datu jasotzea inprimakian biltzen joan. Data bat erreserbatu eta desagertu egingo zaigu eta.

Eta, behin lanean jarrita, nahi izanez gero, Kalkulu-orritik Calendarrera bidaltzerik bada aurreko  sarrera batean aipatu nuen bezala

Bideoko azalpenak ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.