Ostegunean, apirilaren 16ean, Donostiako Teknologia Parkean, Euskadiko Hezkuntzako Google Apps IV. topaketak burutu ziren. Ikastoletako makina IKTero hurbildu ginen bertara eta bere esperientzia azaldu zuenik izan zen ere.
Ondo antolatua eta makina gauza interesgarri izan zen jarduenaldiak iraun zituen 6 orduetan.
Esperientzia askok irakasle lanen eta administrazio lanen kudeaketaz jardun zuten; kuaderno digitalaran aipamenak behin eta berriro egin zen. Irakas kudeaketa egiteko tresna propioen garapen eta zabaltzea, komunitatearekin komunikatzeko tresna propioen azalpenak... aurkeztu zitzaizkigun bertan, finean ikastetxeko prozesuak digitalizatzeko norberak sortutako bideak ikusi genituen. Proposamen hauetako bakoitzaren atzean lan ikaragarria!
Batzuk aurretik besteak mantsoago, ikastetxe gehientsuenak lan berdintsutan gabiltza, norberak sortutako baliabidez ala, gurearen moduan, kontrataturikoez, Alexia.
Aurrerago Alexiaz hitz egingo badugu ere belarria egiten hastea ona.
Kanpoko hizlariek hasi zuten ekitaldia. Eta hauek artean bi azpimarragarriak iruditu zitzaizkidan:
1.- Jorge Campanillas, Iurismática Abogados
IKTetan espezializaturiko abokatua. Segurtsunaz eta erabileraz aritu zitzaigun, irudia, bideoa, adin txikikoak...
IKTetan espezializaturiko abokatua. Segurtsunaz eta erabileraz aritu zitzaigun, irudia, bideoa, adin txikikoak...
2.- Marc Sanz López, Googleko ordezkaria. Googleleko etorkizuneko apustuaz aritu zena. Bideoan Audioa ez da oso ona, Londresetik aritu bai zen.
Marc-en egin zuen aurkezpenean Calendar eta Site laister euskaraz izango ditugularen berri eman zuen eta hainbat Chromeko gehigarri aipatu zituen, Chrome Store-tik erraz eskuratu daitezkeenak. Hala nola; deklinabidea esukaraz lantzeko deklinabideaapp, matematika lantzeko educa3D, kimikako formulazio lantzeko A formular, 3 dimentsioetan modelatu eta irudiak sortzeko 3DTin edo gure gorputza modu ikusgarrian erakusten duen Biodigital Human.
Bukatzeko web orri intersgarri bat, Gastezizeko Koldo Mitxelena ikastetxeko Koldo Alijostek egina. Google Apps Hezkuntzan.Oinarrizkotik hasi eta konplexuenera, nola egin azaltzen duen web orria eta egiteko hainbat ideia edo proposamen egiten dituena. Oso interesgarria beraz.
Jardunaldi guztiaren bideoak site honetan ikus daitezke: http://goo.gl/uGwN1E
Jardunaldi guztiaren bideoak site honetan ikus daitezke: http://goo.gl/uGwN1E
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.