Edozeinek, IKT maila baxua dutenek ere, erabiltzeko moduko bi gehigarri dituzue hemen. Biak feedbacka egiteko baliagarriak. Bigarrenak gela barruko azalpenak aberasten lagun dezake gainera.
1.- Ahotsaren bidez feedbacka egiteko gehigarria dugu Talk&Comment. Gure gailuak mikrofonorik badu, gehigarria instalatu, iruzkina grabatu eta url-a edo enlazea sortzen du berak. URL hori lanean iruzkin gisa txertatu eta kitto. Iruzkin gisa txertatzerik ez bazenu, postaz bidali liteke agian.
Hemen instalatzeko lotura eta bideo azalpena: (Android bertsioa ere bada)
Talk&Comment
2.- Web Paint gehigarriaren bidez, ia edozein web orri edo web fitxategien gainean, lerroak, formak eta testua idatz genezake. Azalpenak bideratu, testuak eta irudiak aztertu eta irudi kaptura bat egin eta parteka daiteke. Feedbacka egiteko edo saioetako azalpenak laguntzeko lagungarria.
Hemen instalatzeko lotura eta bideo azalpena:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.