2016/03/10

Txukuntasunetik ordenamendura

Paperean idatzitakoak jasotzerakoan "Txukuntasuna" izan dugu ebaluaziorako adierazleetako bat. Ordenagailuaz DOCS-en idazten hasi garen garai hauetan zaila da zirriborrorik ala zirrimarrarik aurkitzea edo eta lekurik gabe geratzeagatik orriaren albo batean idaztea.
Eskura dugun informazio kopurua kontutan hartu eta txukuntasunean baino ORDENAn indarrak jartzeko garaia etorri da.
Idazleak jakin behar du informazioa modu ierarkikoan antolatu behar duela, informazio-testua ez dira lauak.
Ierarkiak DOCS dokumentuetan nola antolatu ez dakienentzat azalpena bideoan, bai eta orain gutxi ierarkiak baliatuz dokumentuan zehar nabigatzeko Tresnak menuan Googlek gehitu duen Dokumentuaren eskema aukeraren azalpena.


Iturria: Princippia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.