2016/02/17

Aditzak lantzeko kalkulu-orria

Aditzak ikasleekin landu nahi dituzula? Hemen lan hori erraztuko dizun kalkulu-orria, ikus bideoa:


Gaztelania arloko aditzak lantzeko aukera ematen du eta oinarrian Cantar, Comer eta Vivir aditzak hartzen ditu.
Hauek lantzeko artikulu honen bukaeran jarririko txantilloiaren kopia egin behar da lehendabizi.
Puntu horretatik aurrera aukera ezberdinak erabil genitzake:

1.- Ikasle bakoitzak, edo talde bakoitzak, txantilloiaren kopia bana egiten du eta irakaslearekin partekatzen du. Bakoitzak bere ariketak sortu eta bere ariketak zuzenduko ditu. Horretarako "Tiempos verbales" scripta exekutatzen ikasi behar da.

2.- Irakasleak txantiloia sortzen du, ariketak sortzen ditu eta txantiloi honekin....
        a.- gelako arbelean lantzen du orokorrean (irakasleak zuzentzen du)
        b.- egindako kopia honen bigarren kopia (eskuz ala classrromen bidez) egiten da ikasle bakoitzeko ala talde bakoitzeko (irakasleak zuzentzen ditu)

Ezer egin aurretik froga pare bat egizue...

Hona hemen Haurtzarora egokituriko txantilloia

OHARRA: ikasle domeinutik egitea aholkatzen dizuet.
Iturria: Princippia





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.