2015/09/12

Google Docs-eko Ahots bidezko idazketa

Orain gutxi arte teklatua izan da testua ordenagailuan sartzeko bidea. Aurrerago sagua bera edo smartphonetako eta beste hainbat gailuetako pantaila taktiletik sartzera ohitu gara.
Erronka berria ez da. Baina azken urte hauetan garatzen, osatzen eta hobetzen ari da testua ahots bidez idaztearen aukera.
Horien adibide bat, google Docs-ek beren dokumentuetan Tresnak atalean txertatu duen Ahots bidezko idazketa. Ingelesez eta gaztelaniaz ondo dabilela diote. Hitzak, puntuazio ikurrak, lerro-jauziak ondo idazten ditu. Euskaraz lerro-jauzia eta puntuazio ikurrak egiten ez dut lortu. Baina hauetarako teklatua erabiliz nahikoa idazakera txukuna lortu dut.
Interesa duzuenok froga ezazue!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.