2015/07/20

'Smartphone' adikzioa

Tecnocentres blogean Jaume Feliuk idatziriko sarrera irakaslegoari baino familietara zuzendua dago. Familietara iristeko zubi moduan informazioa zuengana bidaltzea erabaki dut.
Jaume Felliu irakasleak guraso gisa izaniko esperientziaz hitz egiten du: seme-alabei mugikorraren erabilera arduratsuaz hitz egiten nola saiatu izan den eta izan dituen emaitza antzuaz..., egun guztia pantailari itsatsita ikusi izan du semea.
Borroka desorekatu honetan nerabea arduratsuagoa egiten laguntzeko aurkitu zuen soluzioa aipatzen du, aplikazio bat.

Screentime izeneko dohaneko aplikazioa aurkezten du. Aplikazioaren erabilera erraza dela dio. Nerabearen mugikorrean deskargatu, pasahitza ezarri, familiako posta helbide bat jarri, kontrolatu nahi diren aplikazioak adierazi eta erabilera denbora muga ezarri behar zaio.
Jaumek jokuak eta whatsappa kontrolatzen dizkio semeari; ezarritako denbora muga bitarte aplikazio guztiak erabili ditzazke. Behin muga gaindituta, telefono gisa deitzeko eta deiak jasotzeko erabili daiteke, baina, kontrolpeko aplikazioetara ezin da sartu. Muga gainditzerakoan familiako postan abisua jasoko da (whatsappa ez duela erabilgarri jakiteko egokia).
Nerabeak momenturo jakin dezake zenbat denbora kontsumitu duen eta zenbat geratzen zaion. 

Baina, arduratsua izateko, aurrez lana egin behar dela dio; nerabeak eta gurasoek erabilera denbora adostea alegia. Nerabeekin adostea erraza ez dela jakinik ere, jakin badakigu hau dela istoria honen alderdi hezigarria.
Aplikazioak asteburua edo ordu tarte jakinak bereizteko aukera du. Momentu jakinetan erabilera desberdinak negozia daitezke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.