2015/05/20

GOOGLE TONE, URLak ikasleekin partekatzeko aplikazioa

Webgune edo eta Driveko dokumentu askotan URL helbidea konplexua izaten da, postaz edo blog edo webgune baten bidez partekatzen ez bada idazteko zaila.
Kasu horietan URL helbide horrekin QR kodea sortu eta gure gailuaren kamera baten bidez irakurri daiteke. Hemen hainbat ideia.
Beste aukera URLak moztu eta sinplifikatzen dituen https://goo.gl/ webgunea edo chromerako goo.gl URL Shortener aplikazioa erabiliz.

Bada ordea beste aukera bat, soinu bidez, bozgoragailuz, momentu berean helbide edo URL-a gelarekin partekatu eta ikasle guztiek momentuan jasotzea. Horretarako irakasle zein ikasleek chromerako apliakzio hau instalatua eduki behar dute; GOOGLE TONE
Gehigarria instalatzeko -> https://goo.gl/5tm5fC

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.