2014/11/28

Ikasle zein irakasleen erabilerarako Google Docserako gehigarri interesgarrienak


Google Chrome nabigatzailean gehigarriak eta hedapenak instalatzea erraza da, Chrome WebApps erabiltzen dugu horretarako. Hauek nabigatzaileari online hainbat funtzio gehitzeko aukera ematen dute; traductor de google, diigo toolbar...

Orain gutxi beste pauso bat eman du googlek. Google Drive barruan Gehigarriak (Complementos) instalatzeko aukera garatu baitu. Gehigarri hauen bidez testu dokumentuak sortzeko intefazean (Driveko docs-en) gehigarriak instalatzeko aukera dugu. Gehiagarri hauek driveko testu prozesatzailea gero eta hurbilago jartzen dute ordenagailuan instalatzen dugun Microsoft etxeko Word-etik.
CoolCatTeacher en agertzen den zerrenda begiratuz baliagarriak izan daitezkeen hainbat gehigarri errepastzen dira artikulu honetan. 

1. OpenClipArt

OpenClipArt
Google dokumentuetan  Tresnak -> Ikertu -> Irudiak herraminta dute  berez. Honen bidez irudien bilaketa egin daiteke Google Docs-etik atera gabe; dokumentura arrastra daitezke, lizentziaren arabera sailkatu, iturriaren erreferentziak jarri... 
OpenClipArt-en funtzionamendua antzekoa da, openclipart.org helbidetik modu librean dauden milaka irudi eta ikono erabili daiteke. Word-eko ClipArt parekoa litzateke.

2. Gliffy Diagrams

Gliffy diagramas google drive
LucidChart, RealTine Board eta antzekoen errekurtsoen parekoa, mapa mentalak eta modu askotako diagramak sortzen dituena. Sormenerako eta sortutakoa dokumentuan integratzeko duen erraztasuna aipagarria da.

3. Mindmeister

mindmeister
 Mapa mentalak abiada handiz sortzeko, batpatean alegia. Ikurdun zerrenda batean jerarkizatutako kontzeptuak mapa automagikoki sortzen ditu.

galeria de templates google drive
vertex42.com-en argitara ematen diren dokumentu mota askoren txantiloiak eskuratzeko (eskutiz, egutegi, galdetegi, asistentzia orri...), vertex42.com-en argitara ematen direnak.Microsoft Office templates galeriaren antzera dabil. Kategoriaren arabera egiten da bilaketa, gustukoa aukeratu eta klik bakarrean haren kopia gure Google Driven sortzen da automatikoki.

5. Texthelp Study Skills

TexHelpStudy Skills
Editatzeko garaian testua azapimarratzeko tresna intersgarria.


6. Translate

translate
Google ittzultzailea Googleko dokumentuetan txertatzeko aukera. Zure dokumentuko testua itzultzen lagunduko dizuna.

7. Table formater

Zure google dokumentuko taulei formatua modu errazean emateko. Formatu pertsonalizatuak sortu eta aplikatzeko aukera badu.

8. Hizkuntzeran hiztegi integratua erabiltzeko aukera

Tresnak-> Ikertu -> Hiztegia aukerak erabiliz English, Française eta Lengua Castellanako arloetan hainbat lan egin daiteke. Euskal hiztegirik ez edukitzea pena. Ikusi bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.