2014/10/26

Etengabeko aldaketak DRIVE eta CassRoom-en

Oraingoz izaera esperimentalean darabilgun ClassRoom plataforman eman dira lehen aldaketak.
Ikasleek zeregina ezer gehitu gabe aurkez dezakete (guk bidalitako dokumentuan aldaketan Egilaz eta kitto). Orain gutxi arte fitxategi ala loturaren bat gehitu behar zen zeregina irakasleari aurkezteko.
Ikasleak izenez ala abizenez ordena daitezke orain.
Ikasleeek iruzkinak egiteko baimenak banaka zein taldeka muga daitezke.
Ikastaroan aritzeko gonbidapenak googleko taldeak erabiliz bidal daitezke,
Hala ere, oraindik ere, aukera askoren zain nago, ikasgelan azpitaldeak egiteko aukera, zirriborro gisa zereginak gordetzeko aukera... itxaron egin behar.

Bitartean erabilgarritasun eta etekin gehiago ateratzen diogun DRIVE plataforman bertsio berria, intuikorragoa eta arinagoa etorri zaigu. Bertsio berria garapenean dago. Zaharrean egin zitezkeen hainbat ekintza eguneratzen ari dira.

1.- Bertakoak ez diren, natiboak ez diren, artxiboen bertsio berriak kargatzeko aukera aktibatu da aste honetan. Era honetara, driveko formatua ez duten dokumentu, aurkezpen, irudi, bideo... eta abarren bertsio berria igo genezake, hauek jatorrian driven zuten URL-a galdu edo aldatu gabe, jadanik Moodle edo Blog batean jarrita egon daitekeena.


2.- Dokumentu eta kalkulu-orrietan ageri zen gehigarriak aukera inprimakietan aktibatu da. Oraindik-orain ez dut behar bezala aztertzeko aukerarik izan:
Dokumentuetan LucidChart Diagrams eta Table Formatter aktibatu ditut. Azken honek dokumentu bereko taula guztiak formatu berean agertzea errazten nau.
Kalkulu-orrian ez dut ikertzeko betarik hartu, baina inprimakietan formLimiter aukera interesgarria iruditu zait, erantzun kopuru batera ala data batera iristean galdetegia ixten baitu.

3.- DRIVE zaharrean CTRL tekla mantenduta artxibo bera karpeta batean baino gehiagotan sar zitekeen. Bertsio berrian gauza bera egiteko artxiboa aukeratu, urdindu, eta maiuskula eta Z tekla erabilita (Alt+Z) irekitzen den leihoaz baliatuz mugitu karpeta berrira, lehengo tokia mantenduz.
Artxibo edo karpetaren Xehetasunak ireki karpeta batetik ezabatu nahi bazenu aurrerago.

Baina, badira oraindik bertsio zaharrean bakarrik egin daitezkeenak. Hainbat kasutan, gela bakoitzeko fitxategi originala izaten dut eta zenbait datu sartzeko kopiak egiten ditut original hauetatik.
DRIVE bertsio zaharrean fitxategi guztiak hautatu eta agindu bakar batez guztien kopia bana lortzen nuen. Bertsio berrian ezin da egin, oraindik. Kopiak banan bana agindu behar dira. Googleko soportera idatzi nuen eta mezu hau jaso dut esuppoert@google.com helbidetik:
"En la nueva interfaz web de Google Drive no es posible hacer copias de varios archivos al mismo tiempo, la nueva interfaz aún se encuentra en desarrollo y muchas funciones de la versión anterior todavía no han sido implementadas, estas funciones están siendo solicitadas frecuentemente por nuestros usuarios, así mismo he añadido este caso como parte de esas solicitudes para permitir la copia de archivos múltiples, tenga en cuenta que no hay un tiempo estipulado para que estas funciones entren en efecto pero notificaremos sobre estas funciones tan pronto estén disponibles."
Funtzio honen eskaera egitea beraz lagungarria gerta daiteke, bai eta natiboak ez diren, berezkoak ez dituen, DRIVEko artxiboetan iruzkinak eta txata aktibatzeko eskaerarekin batera.
Bukatzeko interesgarria litzateke mugikorretarako ezarriko den eta gonbidapenez ematen duten inbox berria inbox@google.com helbidean eskatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.