CodeSyntax-ek sortutako mekanika errazeko jokoa da Tribual. Bost
galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera
bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditu; bi okerrak dira noski.
- Hitzokei. Definizioa ematen du Tribualek, eta hitzokei-a asmatu behar da.
- Mikroipuina. Ipuinean hitz bat kendu da, eta asmatu egin behar da.
- Nongoa da argazkia? Euskal Herriko herri batekoa izango da, asmatu egin behar!
- Nongoa da pertsonaia? Pertsonaiaren jaioterria asmatu behar da.
- Matematikak. Batuketak nahiko errazak dira, baina biderketak sartzen direnean, apur bat zailtzen da.
Galde-sorta
bakoitza, bi jokalari desberdinek ikusiko dute, eta hortaz, beti, batak
edo besteak irabaziko du. Jokatzeko, sareko konexioa eduki behar da.
Telefono adimentsuan edo tabletean instalatu dezakezu Google Play bisitatuz. Jarraian, erabiltzaile bat erregistratu (Facebook eta Twitter bidez ere egin daiteke, lana aurreratzeko) eta hasi jokatzen.
https://play.google.com/store/
Soahalge Arbelaitz irakasleak bidalia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.