Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar
Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske dauden astoei
jarriko dizkieten aparailuei esker izango da.
30 astoek hartuko dute parte ekimenean ; Hotspot
moduan egingo dute lan. Hau da, emisore nagusi batetik WIFI seinalea
emango da, eta astoek errepikagailu moduan egingo dute lan, seinalea
hedatuz.
Ideia izan, eta parkearen gerente den Menachem Goldberg-ek aditzera eman duenez “ideia ongi atera ezkero, asto kopurua gehituko dugu”.
Historian zehar astoek egin duten lana eraldatzea izango litzateke hau?
Eta beste arazo bat… Asto denak parkeko eremu batean egongo balira? WIFI bertan bakarrik egongo litzateke…
Iturria: Tekno Flash
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.