2014/01/30

Munduko herrialdeen informazio osatua euskaraz, sarean


Mundu Mapa Digitala sortu du UZEIk; estatu bat mapan aurkitzeko aukera ematen du, bai eta hiriburua, hizkuntza eta beste hainbat datu jakiteko ere. 
Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenekin osatutako mapa digitala da, Google Maps edo Earth zerbitzuen bidez kontsulta daitekeena. Euskaltzaindiaren 38. arauan jasotako estatuen inguruko informazioa biltzen du. Bilaketa egitean mapak erakusten du estatu bakoitzaren izen laburra edo osoa, hiriburua, herritarren jende izena eta hizkuntza ofiziala edo ofizialak. Gainera, ikuspegi batean baino gehiagotan ikus daiteke mapa: lurrekoa, satelitea, erliebea eta atlas sinplea, besteak beste. Horrez gain, euskal izendapenak dituen mapan klik eginda, Google Earth-en zenbait aukeraz balia daiteke; adibidez, mapa interaktiboagoa izatea (ibilbideak antolatzeko aukera) edota mapan eduki aberastua gehitzea (zirkulazioa, eguraldia, argazkiak eta abar). Lan hau egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du UZEIk. Antolatzailek adierazi dute lanaren bidez “orain arteko hutsune bat bete nahi” izan dutela: “munduko herrialdeak eta hiriburuak, herritarren izendapenak eta hizkuntza ofizialak Euskaltzaindiak araututa dauden arren, izendapen onartuak ez zeuden erraz eskuratzeko moduan”. 
Iturria: Berria. info

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.