2013/12/10

Whatsappean pribatutasun arazoei aurre egiteko aholkuak

Protégeles ekimeneko lehendakaria den Guillermo Cánovas-ek dioenez, umeak Whatsapp behar duenean erabiliko du; hau da, bere ingurukoek mezuak bidali eta jasotzeko baliabideak dituztenean. Nahiko modu arruntean, 7 edo 8 urterekin hasi ohi dira eta 11-14 urte bitarteko gazteen %76-ak Whatsappa norberaren edo gurasoen terminaletik erabiltzen du.
Cánovasek dioenez, gurasoen terminala erabiltzen duten neurrian hauek ondo eta gaizki egindakoa bereizten laguntzerik badute; norberaren zein besteen pribatutasuna errespetatzeko bitartekaritza aktiboa eginez. Mezu ala argazki bat bidaltzen dutenean ekimen publiko baten parekoa egiten ari direla konturatu behar dute, denek ikusiko baitute. Bidaltzera doazena  denek ikusteko modukoa ez bada, ez da bidali behar

8 urterekin askoz errazagoa da haurrek gurasoen orientabideak ontzat ematea. Benetako arazoak Whatsappaz 13 edo 14 urterekin hasten direnean ematen dira. Adin honetan zaila gertatzen da mezuak gurasoen gainbegiraradaz bidaltzea; eta okerren bat izan eta gero datoz damuak. Whatsappaz ezin da edozer bidali. Arazo serioak sor daitezke edozer argazki edo testu bidalita. Tranki Pap@s-eko egileetako bat den Pere Cervantes-ek, aurtengo udan, besteen pribatutasuna urratzeagatik -biluzik edota postura edo keinu berezietan zeuden gazteen argazkiak bidaltzeagatik- 15 urtetako hamalau gazte atxilotu dituztela dio. Gazteek ondo berezi behar dute zer den broma eta zer delitu. 


Gure, zein besteen, pribatutasuna kolokan jar dezakeen mezu, argazki, bideo... era guztietako datuak ez ditugu mugikorrean denbora luzez gorde behar. Aplikazio bat deskargatzen dugunean, aplikazio horren atzean nor dagoen pentsatzera ez gara jartzen. Jarraitu botoiari eman ohi diogu gure mugikorrean dauden argazki eta testu mordoa, bai eta gu geu geolokalizatzeko aukera ere, aplikazioaren atzean dagoenari eman dizkiogun ala ez jabetu gabe. Aurretik, ondo ikertu behar genuke deskargatzera goazen aplikazioak duen fidagarritasuna eta kentzen duten pribatutasun maila.

Whatsapp lagunekin komunikatzeko tresna oso baliagarria da. Baina norberaren pribatutasunaren aurka joan daitekeenez, horra hor, arazo horri aurre egiteko hiru aholku.
  • Konexio ordua desaktiba ezazu. Inork ez du jakin beharrik Whatsappean zein ordutan konektatu zaren azken aldiz. Datu honek lagun arteko gaizki ulertu eta bikote arteko arazo bat baino gehiago sortu ditu. Desaktiba ezazu. iOS gailua bazenu joan  “Ajustes”era, “Ajustes de Chat” barrura eta “Avanzado” hautatu. “Avanzado” barruan “Última hora en línea” desaktiba ezazu. Android smarphonea bazenu itxaron egin behar, zure Whatsappak ez du aukera hau, oraingoz, eskaintzen.
  • Gustukoak ez dituzun kontaktuak blokeatu. Nola gertatu den argi jakin gabe, zurekin Whatsappaz kontaktuan dagoen bat ala beste izatea gerta daiteke. Talde baten bidez edo ondo erreparatu gabe batu zaizun norbait izan daiteke. Baina, orain, ez duzu gustuko. Blokea ezazu. Bere mezurik ez duzu jasoko eta zure konexio ordua ikusterik ez du izango blokeatuz gero. Nola? “Ajustes” barruan “Contactos”  eta  “Contactos bloqueados” ireki. Bertan blokeatu dituzunak ikusgai izango dituzu. Orrialde honetan goi eskuineko ikonoa ukitu “Agregar contactos bloqueados” eta bertan harremana eten nahi duzun zerrenda osatu.
  • Elkarrizketak borratu. Mugikorra galduz eta kuriositate handiko norbaitek hartuz gero, Whassappeko elkarrizketa zaharrak begiratuz, zure bizitzari buruzko datu mordoa emango dizkiozu. Baina etzazu mugikorra galdu arte itxaron. Noizbehinka datuak borra itzazu. Horretarako sartu “Ajustes”-en barruko “Ajustes de chat”. “Eliminar todos los chats” edo “Vaciar todos los chats” hautua egin.
Honela komunikatzeko aplikazio bikainaz gozatzeko aukera izango duzu, pribatutasun maila ahalik eta gutxien galduz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.