2013/10/10

Agur Windows XP !

Microsoft etxeak adierazi duenez 2014 apirilean XP sistema eragilearen zerbitzua eten egingo du. Horrek ez du esan nahi XPpean darabiltzan ekipoak piztuko ez direnik.
Apiriletik aurrera segurtasun hutsuneren bat nabarmentzen bada edo eta aplikazio berrietarako doiketak ez dira egingo XPpean darabiltzan ekipoetarako. Hala XPpean darabiltzan ekipoan zaharkitzen joango dira. Segurtasun arazo gehiago izango dituzte eta hainbat programa edo web orri ezin erabili izango dugu.
Noiz arte? Nork jakin! urtebete, bi urte... pasa litezke ala hilabete batzuk XPpean dauden ordenagailuek erabilgarritasuna galdu arte.
Irtenbidea? Sistema eragile berriago batera aldatzea. Lasai ordea, XP ordenagailu baten erabiltzailea bazara itxaron arazoetan hasi arte. Bitartean, gehienez ere, zure salmenta dendan informazioa eskatu zure ekipooak sistema eragile berriak onartu ditzazken eta merezi ote duen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.