2013/05/27

WE Transfer

Artxibo bidalketak egiteko on line aplikazio interesgarria da. Doanekoa da eta bidalketa bakoitzeko 2GB-eko mugaraino onartzen du.
Zenbaitetan, argazkiak bidali nahi ditugunean adibidez, posta bakoitzari lot diezaiokegun muga gainditzen dugunez, posta bat baino gehiagotan bidali behar izaten dugu. Web aplikazio honen bidez 2GB artera arte bidalketa egin daiteke.
Aplikazioa erabiltzeko https://www.wetransfer.com/
Ingelesez ageriz gero hona hemen erabiltzeko txuletatxoa. (klik egin irudiaren gainean)
Artxiboak aukeratzekoan, aukeraketa anitza egiteko maiuskulen gezia sakatuta mantendu. Edota CTRL sakatuta nahi dituzunak aukeratu.
OHARRA: Lanean bera bakarrik hasiko da (leihoa minimiza daiteke, EZ ITXI) eta mezu bat bidaliko dizu
bukatzen duzunean. Artxiboen hartzaileak irekitzen dituenean abisu bat emango dizu postaz.
Hizkuntza aldatzeko aukera egiteko klik egin ezkerreko pestaƱan eta gero eskuinean aldatu.