2012/12/10

Notak sartzeko oharrak



1.- Ikastola irekia: Gogoan izan notak sartzeko Iragazi egin behar dugula lehenik. Taldea, Ebaluazioa, Deialdia eta Arloa aukeratu eta iragazi hitza klikatu egin behar da.
  
2.- Drive edo docs. Orain arte testu prozesadorean (word antzeko batean) egin ditugu ebaluazioak. Aplikazio honek muga batzuk baditu eta horietako muga garrantzitsu bat taulak sortzean gertatzen da. Horrexegatik, taulak erabiltzeagatik, Driveko beste aplikazio batean egin dira 2. deialdiko hauek, kalkulu orri batean alegia. Ez jakinentzat, ikono urdina duten artxiboak ebaluazioetarako notak eta oharrak jartzeko erabiliko ditugu eta ikono berdea dutenak 2. deialdirako notak sartzeko.

3.- Datuak sartzeko garaian zenbakiak erabili, letrarik ez erabili. Hala 4,99tik gorako zenbakia sartzen baduzue berdetu egingo da gelaxka eta 5 baino txikiagoa sartuz gero letra eta gelaxka gorritu egingo da.

4.- Eta oharren bat tutoreari adierazi nahi badiot? Horretarako azken zutabea erabili, hau da azken arloaren eskuinaldean dagoena. Han idatzi eta hurrengo gelaxkara pasatzerakoan dena ikusten ez bada ere ez kezkatu. Oharraren gelaxka zabalduta ikusiko baita eta.

NORBERAN NOTAK GORDETZEKO EXCEL ERABILTZEN DUZUENONTZAT OHARRA: Dezente gara, arloko notak kudeatzeko excel orriak erabiltzen ditugunak, guretzat erraza da batean kopiatu eta driven itsastea, baina kontuz! Driveko kalkulu orri honek formatu batzuk ezarrita ditu eta. Zuzenean itsatsiz gero formatu horiek kenduko genituzke beraz erne!
Zuen excelean zutabea edo dena delakoa kopiatu eta driven itsasteko garaian Editar -> Pegado especial -> Pegar solo los valores aukera erabili mesedez! Eta konturatu gabe nahastuta itsatsi soila egin baduzue desegiteko geziarekin atzera itzuli eta itsaste berezia egizue (ikus irudia)